1. |
Alperrik da apaintzea
03:23
|
|||
ALPERRIK DA APAINTZEA
hostoak erori dira udaberrian
lur lehor zimurraren gainean
higadura ez da sekula agortzen
hezurrak mihazkatzeaz nekatzen
eta margolariak ezpata pintzelaz
mihisea urratuz josi duela
irudi abstraktuan bilakatu zara
eta orain alperrik da apaintzea
|
||||
2. |
EZ eguna
04:45
|
|||
EZ EGUNA
egun oker ankerra
egun motel ustela
egun astun galdua
egun ezkorra
hutsunezko mendi-tontor gainean da etsipena
urak eta suak hartzen, haginekin zainak mozten
eguzkia ez da egunero ateratzen
itzalak errenkadan behin eta berriz zenbatzen
dena amiltzen dela sentitzen dudanean
dena suntsitzen dela sinisten dudanean
saminaren eguna, ziegaren eguna
oinazez betetako zakarrontzi bilduma
eguzkiak ez du izotza urtutzen
errekara joandako egun lehor eta kirten
dena amiltzen dela sentitzen dudanean
dena suntsitzen dela sinisten dudanean
desorekaren egun kuttuna, ez eguna
zaia arnastea lokatz honen azpian
zakurren zaunkak ez dira isiltzen inolaz
etsipena barrezka, irainka etorri zait
lepotikan heldu eta estutzen hasi naiz
niren indar guztiekin gogor gogor estutzen
den dena amiltzen ari dela sentitzen
dena suntsizen ari dela sinisten
luietan den ontzian belak zabalik
zurrunbilotik atera ezinik
bihar eguzkia agurtuko al dut berriz?
|
||||
3. |
Beldurra
04:08
|
|||
BELDURRA
maindire azpian ezkutua dela
begiak estutzen isiltasunean
airea garratza, sapaia hauskorpean
otsoaren hatsa iratzargailuan
alde egin ezazu
norbait etorri da nire barrenera
zerbait etorri da bazterrak nahastera
bizar xaflarekin hesteak moztutzen
eta gatzarekin samina gozatzen
alde egin ezazu
utz nazazu
lehen eguzki-printzak mozkortzen daudela
ezinegonarekin gogor besarkatzen
alde egin ezazu
utz nazazu
|
||||
4. |
Kantu itsaskorra
05:33
|
|||
KANTU ITSASKORRA
argietatik urrun banoa
ezpata zorrotzak hondar azpian
intsektu hezeak isilik datozkit
zangoen nekea istu lehorra
ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza
ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra
animalia txikiak biderkatzen zaizkit
nire barneko kale eta zokoetan
inork ezagutuko ez duen
asfaltozko kabi eta infernuetan
ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza
ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra
samurra da ilunabarreko haize epela
ertzetik ertzera dabilen hegaztiaren mezu isila
zu ere nerekin zaude lokatza beltzaren kabi akituan.
ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza
ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra
|
||||
5. |
Hiruki beltza
04:26
|
|||
HIRUKI BELTZA
hiruki beltza zerutikan
izarrak irensten doala
isiltasunean elkarri begira
ni galdezka eta bera mutu urruntzen
konspirazioak konstelazioetan
zulo beltzen indarrak erakartzen dituela
materia eta antimateria
eskutik helduta galaxian zehar
hala ere hiruki beltza baino ulerkaitzagoak
ikusten ditudala egunerokoan
albistegi eta nire herrian bertan
|
||||
6. |
Lobby hilobi
05:22
|
|||
LOBBY HILOBI
piramidearen begi berdea
ondasunaren bahitzailea
ezarpenaren banatzailea
zurrupaleen gudalostea
mundu zaharreko mahai borobilean
zaldun ilunak azpijokoan
lobby hilobi hilobi hilobi lobbya
zorri lodi lodi lodi lodia
ezin dugu hau onartu
ezin dugu hau baimendu
harriskuan jar dezaten
gure etxe eta kaleak
gure barre eta denbora
gure arnasa eta geroa
eta ondorengoen
biziraupena
lobby hilobi hilobi hilobi lobbya
zorri lodi lodi lodi lodia
|
||||
7. |
Profanazioa
04:51
|
|||
PROFANAZIOA
bortitzegia sentitzen naiz
madarikatuen artean
sakratu diren gauza guzti hauek
profenatzearen beharrean naizela
arrainen gorpuak lurrean daude
milaka begi zerura begiratzen
harrizko irudien azpian
belaunikatzen miseria
guztiz zikinak zikinak zikinak zikinak dauden
itsasertzak bustitako kale politetan
zaldi aztarnek eraman naute
harrokeritik aldentzera
paranoiko dauden gerlarien artean
amildegi izugarri bat zulatzera
arrainen gorpuak lurrean daude
milaka begi zerura begiratzen
harrizko irudien azpian
belaunikatzen miseria
guztiz zikinak zikinak zikinak zikinak dauden
itsasertzak bustitako kale politetan
madarikatuetan
|
||||
8. |
Sekretua
05:19
|
|||
SEKRETUA
zein ederra arrats hura ekaitz harro haren azpian
sua ehortzi genuenean baso ilun debekatuan
izkutuan...
ilargia babesean lekukorik han ez zelatan
sua ehortzi genuenean baso ilun debekatuan
izkutuan...
eta ez du inoiz inorrek aurkituko
ez du sekula inorrek aurkituko
… eta bertan umeak jolasean direla
amorante eta mozkorren artean
sorgin-orratz eta xixaren azpian
sua gorderik dago kutxa eder batean
eta ez du inoiz inork sekula aurkituko
|
If you like JP Lohian & Klonen Klana, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp