We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

JP Lohian & Klonen klana

by JP Lohian & Klonen Klana

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
ALPERRIK DA APAINTZEA hostoak erori dira udaberrian lur lehor zimurraren gainean higadura ez da sekula agortzen hezurrak mihazkatzeaz nekatzen eta margolariak ezpata pintzelaz mihisea urratuz josi duela irudi abstraktuan bilakatu zara eta orain alperrik da apaintzea
2.
EZ eguna 04:45
EZ EGUNA egun oker ankerra egun motel ustela egun astun galdua egun ezkorra hutsunezko mendi-tontor gainean da etsipena urak eta suak hartzen, haginekin zainak mozten eguzkia ez da egunero ateratzen itzalak errenkadan behin eta berriz zenbatzen dena amiltzen dela sentitzen dudanean dena suntsitzen dela sinisten dudanean saminaren eguna, ziegaren eguna oinazez betetako zakarrontzi bilduma eguzkiak ez du izotza urtutzen errekara joandako egun lehor eta kirten dena amiltzen dela sentitzen dudanean dena suntsitzen dela sinisten dudanean desorekaren egun kuttuna, ez eguna zaia arnastea lokatz honen azpian zakurren zaunkak ez dira isiltzen inolaz etsipena barrezka, irainka etorri zait lepotikan heldu eta estutzen hasi naiz niren indar guztiekin gogor gogor estutzen den dena amiltzen ari dela sentitzen dena suntsizen ari dela sinisten luietan den ontzian belak zabalik zurrunbilotik atera ezinik bihar eguzkia agurtuko al dut berriz?
3.
Beldurra 04:08
BELDURRA maindire azpian ezkutua dela begiak estutzen isiltasunean airea garratza, sapaia hauskorpean otsoaren hatsa iratzargailuan alde egin ezazu norbait etorri da nire barrenera zerbait etorri da bazterrak nahastera bizar xaflarekin hesteak moztutzen eta gatzarekin samina gozatzen alde egin ezazu utz nazazu lehen eguzki-printzak mozkortzen daudela ezinegonarekin gogor besarkatzen alde egin ezazu utz nazazu
4.
KANTU ITSASKORRA argietatik urrun banoa ezpata zorrotzak hondar azpian intsektu hezeak  isilik datozkit zangoen nekea  istu lehorra ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra animalia txikiak biderkatzen zaizkit nire barneko kale eta zokoetan inork ezagutuko ez duen asfaltozko kabi  eta infernuetan ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra samurra da ilunabarreko haize epela ertzetik ertzera dabilen hegaztiaren mezu isila zu ere nerekin zaude lokatza beltzaren kabi akituan. ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra
5.
HIRUKI BELTZA hiruki beltza zerutikan izarrak irensten doala isiltasunean  elkarri begira ni galdezka eta bera mutu urruntzen konspirazioak  konstelazioetan zulo beltzen indarrak erakartzen dituela materia eta  antimateria eskutik helduta galaxian zehar hala ere hiruki beltza baino ulerkaitzagoak ikusten ditudala egunerokoan albistegi eta nire herrian bertan
6.
Lobby hilobi 05:22
LOBBY HILOBI piramidearen begi berdea ondasunaren bahitzailea ezarpenaren  banatzailea zurrupaleen gudalostea mundu zaharreko mahai borobilean zaldun ilunak azpijokoan lobby hilobi hilobi hilobi lobbya zorri lodi lodi lodi lodia ezin dugu hau onartu ezin dugu hau baimendu harriskuan jar dezaten gure etxe eta kaleak gure barre eta denbora gure arnasa eta geroa eta ondorengoen biziraupena lobby hilobi hilobi hilobi lobbya zorri lodi lodi lodi lodia 
7.
Profanazioa 04:51
PROFANAZIOA bortitzegia sentitzen naiz madarikatuen artean sakratu diren gauza guzti hauek profenatzearen beharrean naizela arrainen gorpuak lurrean daude milaka begi zerura begiratzen harrizko irudien azpian belaunikatzen miseria guztiz zikinak zikinak zikinak zikinak dauden itsasertzak bustitako kale politetan zaldi aztarnek eraman naute  harrokeritik aldentzera paranoiko dauden gerlarien artean amildegi izugarri bat zulatzera arrainen gorpuak lurrean daude milaka begi zerura begiratzen harrizko irudien azpian belaunikatzen miseria guztiz zikinak zikinak zikinak zikinak dauden itsasertzak bustitako kale politetan madarikatuetan
8.
Sekretua 05:19
SEKRETUA zein ederra  arrats hura ekaitz harro haren azpian sua ehortzi genuenean baso ilun debekatuan izkutuan... ilargia babesean lekukorik han ez zelatan sua ehortzi genuenean baso ilun debekatuan izkutuan... eta ez du inoiz inorrek aurkituko ez du sekula inorrek aurkituko … eta bertan umeak jolasean direla amorante eta mozkorren artean sorgin-orratz eta xixaren azpian sua gorderik dago kutxa eder batean eta ez du inoiz inork sekula aurkituko    

credits

released November 1, 2015

license

all rights reserved

tags

about

JP Lohian & Klonen Klana Hondarribia, Spain

contact / help

Contact JP Lohian & Klonen Klana

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like JP Lohian & Klonen Klana, you may also like: